viernes, 26 de abril de 2013

Salvem la UPC!








Lau eguneko lanuztearen lehen egunean, UPC-ko (Universidad Politecnica de Catalunya) ikasle zein langileak kaleak hartu zituzten atzo. Manifestaldiari goizeko hamaiketan ekin zioten, Diagonaletik hasi eta Sant Jaume plazaraino. Behin jomugara helduta, Generalitat aurrea hezkuntza murrizketak salatu zituzten.

Sant Jordi









Apirilak 23, aurten ere heldu da Sant Jordi eguna, eta urtero legez Kataluniako hiriburuko kaleak liburu ta larrosa postuek hartu dituzte. Eguna argitzearekin batera ia balkoi guztietako senyerak agerian geratu dira, maitasuna eta aldarrikapena uztarturik dakartzan jai egunari hasiera emateko.

Eskratxea PPko sedearen aurrean








 

Eskratxea, norbait salatzeko xedez honen etxe edo lantoki parean eginen den eta gero eta entzunagoa den protesta sozial mota. PAH-k (Plataforma de Afectados por la Hipoteca) eskratxe bat baino gehiago burutu ditu azkenaldian, Bartzelonako PPren sede aurrean egindakoa kasu.

viernes, 19 de abril de 2013

Ni una jove més! Euskal gazteria aurrera!






Gaur, apirilak 19 ostirala, Donostiko Askegunean zeuden gazte auziperatuak indarrez atxilotu ditu Ertzaintzak. Euskal gazteriarenganako etengabeko erasoengatik, eta batez ere gaurko atxiloketen arira, Bartzelonako Plaza Sant Jaumen ere elkarretaratzea egin dute Arran-eko gazteek deituta. Herri harresia Kataluniaraino heldu da.

miércoles, 17 de abril de 2013

Presentació Acció Base de Ciutadania Desobedient




Atzo, apirilak 16 asteartea, Acción Base de Ciudadanía Desobediente (ABCD) kolektiboak bere burua aurkeztu zuen Plaza Catalunyan egindako prentsaurreko batetan. Aipatu aurkezpena desobedientza zibileko kanpaina bat martxan jartzeko aprobetxatu zuten, zeinaren bidez diktadura finantzarioari aurre egin eta gardentasun fiskal bat lortzea espero duten.

lunes, 15 de abril de 2013

La Casa Fantom (Casal de Joves de Roquetes)







"La Casa Fantom" bikote Norvegiarraren punk eta hardcore doinu ilunetaz gozatu ahal izan genuen atzo, apirilak 14, Casal de Joves de Roquetes-en. Martxoan hasitako Europear biran zehar, publikoa Osloko basoetatik ekarritako agresibitate eta intentsitateaz kutsatuz dabil bikotea. Zuzenean bizi ez duenak, ez daki zer den hau!

domingo, 14 de abril de 2013

Holi Festival Of Colours Barcelona











Indiar kulturan oinarrituta ei dagoen "Holi Festival Of Colours" jaialdia ospatu da igande goiz hontan Bartzelonako Carmel auzunean. Indiar kultura hainbeste antzeman ez arren, pintura artean indioarena egiten aritu denik izan da.

viernes, 12 de abril de 2013

Willis Drummond (Rocksound)








Euskal Herriko musika eszenan talde aipagarririk bada, Willis Drummond dugu seguraski interesgarrienetako bat. Baionako laukoteak, 2007an "Anthology" bere lehen diskoa kaleratu zuenetik, eman du zer esana han eta hemen. Lehen lan horretatik sei urte pasa diren honetan, ohiko dituzten zuzeneko indartsuekin publikoa harrituta uzten jarraitzen dute. Bart Bartzelonako Rocksound aretora hurbildu ginenok gara horren testigu.

martes, 9 de abril de 2013

Iñigo gogoan, justizia orain!







Iñigo Cabacas gaztearen heriotza urteurrena bitarteko, Bartzelonan ere mobilizaziora deitu dute gaur, apirilak 9, Sant Jaume plazan. "Ojo con tu ojo" kolektiboak Generalitat aurrean deitu duen elkarretaratzera gerturatutakoek, ertzaintzak hildako gaztearenganako dolumina erakutsi eta biolentzia poliziala gaitzetsi dute. 365 egun ez dira aski hilketa bat ahanzturara kondenatzeko. JUSTIZIA ORAIN!