viernes, 17 de mayo de 2013

#EscracheFeministaBCN







Espainiar Estatuan eman nahi diren Abortoaren legearen inguruko kontra-erreformak direla eta, atzo maiatzak 16, penintsulako hainbat txokotan PPren sede inguruak hartu zituzten #EscracheFeminista ugarik. Tocale el pito a Gallardon" lelopean, justizia-ministroak darabilen abortuaren kriminalizazioa salatzeko eta emakumeok erabakitzeko eskubideak ditugula argi uzteko bildu ziren emakume zein gizon. 

miércoles, 15 de mayo de 2013

Saló d'el Automòbil







Montjuic mendixkaren magaletan den "Fira de Barcelona" auto erakusketa bilakatu dute hilaren 19ra arte. Autoak beste lorontzi-emakume, beraien soldata ziztrinarekin inoiz erosi izango ez dituzten kotxe garbitzaileak, hiri kondaleko jet set-a edota Bustamanteren kontzertua ere ikusi ditzake, besteak beste, zirko honetara hurbiltzeko dohaina duenak.

martes, 14 de mayo de 2013

Vaga general estatal d'estudiants, professors, mares i pares








Pasa den ostiralean, maiatzak 9, LOMCE (La Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) erreformaren aurka egindako manifestaldian milaka lagun atera ziren Bartzelonako kaleetara. Ikasle, irakalse, guraso zein haurrak heziketa publikoaren defentsan egin zuten Plaça Universitatetik Plaça Sant Jaumerako bidea.

lunes, 6 de mayo de 2013

Fira d'Abril







Bartzelonako Poble Nou auzoan andaluziar ohituraren islada izan beharko lukeen apirileko feria ospatu dute, (batek jakin zergatik) maiatzean eta topiko andaluziarretan eroriz.

viernes, 26 de abril de 2013

Salvem la UPC!








Lau eguneko lanuztearen lehen egunean, UPC-ko (Universidad Politecnica de Catalunya) ikasle zein langileak kaleak hartu zituzten atzo. Manifestaldiari goizeko hamaiketan ekin zioten, Diagonaletik hasi eta Sant Jaume plazaraino. Behin jomugara helduta, Generalitat aurrea hezkuntza murrizketak salatu zituzten.

Sant Jordi









Apirilak 23, aurten ere heldu da Sant Jordi eguna, eta urtero legez Kataluniako hiriburuko kaleak liburu ta larrosa postuek hartu dituzte. Eguna argitzearekin batera ia balkoi guztietako senyerak agerian geratu dira, maitasuna eta aldarrikapena uztarturik dakartzan jai egunari hasiera emateko.