jueves, 21 de marzo de 2013

Concentració farmacèutics catalans






Kataluniako farmazeutikoak Plaça Sant Jaumen elkarretaratu dira gaur, martxoak 21, eguerdiko ordu batetan. Palau de la Generalitat parez pare, bildutako jende andanak Generalitatearen ez ordaintzeak salatu ditu.

miércoles, 20 de marzo de 2013

No a les guerres!









Irak-eko inbasio militarrari hasiera eman zitzaionetik hamarkada bat pasa den honetan, Bartzelonako hiritarrak gerraren aurkako elkarretaratzea egin dute gaur, arratsaldeko 19.30etan, Plaça Catalunyan.

sábado, 16 de marzo de 2013

Concert Joana Serrat




 



Apirilaren hamalaurarte ospatzen ari den BarnaSants musika jaialdiaren 18. edizio honetan parte hartu duten musikarietako bat dugu Joana Serrat gaztea. Bart gauean "Luz De Gas" aretora hurbildu ginenok bere doinuekin gozatu ahal izan genuen.

sábado, 9 de marzo de 2013

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna








Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna. Munduko txoko orotan bezala, Bartzelonan ere borroka feministaren erakustalti izan den mobilizazioan hainbat pertsona eta kolektibok parte hartu dute. Arratsaldeko 18.30etan Plaça Universitat-etik abiatuta, aldarrikapena eta festa uztarturik egin dute Plaça Sant Jaume arteko ibilbidea. GAUA, KALEA, GUREAK DIRA!

miércoles, 6 de marzo de 2013

Hacemos la colada!








Hainbat emakume gerturatu dira gaur, martxoak 6, "Les dones no paguem! Hacemos la colada!" lemapean Plaça Universitat-eko metro sarrerara. Garraio publikoaren neurrigabeko prezioa salatu, eta honek batez ere emakumeei nola erasaten dien azaldu diote hiritarrei, indarrean den garraio sistema gaitzetsiz. Emakume, lesbiana eta transexual bezala, aipatu zerbitzuak ordaintzeko prest ez daudela argi utzi dute. Azpimarratzekoa segurtasun langileen jarrera oldarra, emakumearenganako gailentasun portaera zein ohikoa den argi utziz beste behin ere.

lunes, 4 de marzo de 2013

Concert Ivette Nadal








Urtarrilaren 25etik apirilaren 14a bitarteko epe tartea egitarau zabal eta anitzaz bete dute "BarnaSants" musika jaialdiko antolatzaileek. Musikaldiaren hemezortzigarren edizio honetan, hainbat dira "Luz de Gas", "Auditori Barradas" edota "Teatre Auditori"-ko eszenatokira igo diren eta igotzear dauden kantautore zein taldeak. Ivette Nadal dugu beraietako bat.

viernes, 1 de marzo de 2013

#28F, manifestació per la educació publica









Otsailak 28, osteguna, greba eguna kataluniar ikasleentzat. "La Uni al Carrer" lelopean, hainbat izan dira eguerdiko 12.30etan Plaza Universitat-era hurbildutako gazteak. Egun gris eta euritsua ez da izan oztopo kalitatezko heziketa publiko baten aldarria egiterako orduan. Hezkuntza publikoan eman den murrizketen jazarpena gaitzetsi eta beraien etorkizunarekin ez dela jolasten argi utzi dute gerturatutako ikasleek.