lunes, 25 de febrero de 2013

#23F









Otsailak 23, larunbata, arratsaldeko bostak Bartzelonan. Hotz egiten duen arren, jende multzo ezberdinek hartu dituzte hiriko txoko guztiak. Bozgorailu, bafle, pankarta, spray, kola pote eta askotariko esku-orriak prest dira herriaren ahotsa lau-haizeetara zabaltzeko. Gune ezberdinetan deitutako elkarretaratzeetan jende kopurua gehituz doa denbora igaro ahala, eta berandu gabe denak hartzen dute Plaça Catalunya alderako bidea. Kolektibo eta eragile anitzek deituta, justizia sozialaren aldarrikapena oinarri izango duen manifestaldia hastear da. 18.30etarako, milaka dira "Juntes podem" lelopean plazaratutakoak, eta lema horri jarraiki egiten dute Palau de la Generalitat arteko ibilbidea. Bertaratutako kolore ezberdinetako milaka arrain txikiek, tiburoiarenganako duten beldurra geroz eta txikiagoa delako mezua zabaltzea lortzen dute.

sábado, 16 de febrero de 2013

#16Fbcn







Milaka hiritarrek hartu dituzte gaurkoan Bartzelonako kaleak PAH-k (Plataforma de Afectados por la Hipoteka) deitutako manifestaldian parte hartzeko. ILP hipotekarioaren eta etxebizitza eskubidearen bermea eskatzen egindako ibilaldian, haur, gazte zein nagusi bildu dira, hainbat eragile tarteko."Pel Dret A L'Habitage" lelopean egin dute Plaça Universitat-etik PP-k Bartzelonan duen egoitzarainoko martxa, bidean aldarrikapena eta animazioa nagusitu direlarik. Urgell kalean sartzearekin batera tentsio une bat bizi izan da hiritarrek paisanoz jantzitako Mosso d'Esquadra bat antzeman dutenean. Hau txistu eta oihu artean inguratu duten arren, honen babesera agertu den lankide batek manifestariengandik urrundu du. Ez da izan hau presentzia polizial bakarra, jendeak sede ingurua hartu orduko furgona polizialak inguruak setiatu baitituzte. "Fills de puta!" garraxiek eta hiritarren garaipen sentzazioak bat eginik, amaiera indartsua izan du otsailaren 16 honetako elkarretaratzeak. PAH-ko partaideak harro eta baikor agertu dira.

viernes, 15 de febrero de 2013

Enterro de la Sardina

 
 
 



Ihauteriei amaiera emateko, Bartzelonako Ciutadella parkean txikienek hartu dute tokia otsailaren 13ko asteazkenean. "Enterro de la Sardina" deituriko jaialdiak hiri barrutiko eskolen parte-hartzea izan du antolatutako tailer eta dantzaldian.

PAHren elkarretaratzea









Otsailak 12, Diputatuen Kongresuan ILP hipotekarioaren izapidea onartzeko bozketa unean, Bartzelonako PPren egoitza parean jende andana bildu da. PAH-k (Plataforma de Afectados por la Hipoteca) deitutako elkarretaratzean kaleratzeen aurkako ILP baten aldarria eta Gobernuarenganako kritika izan dira nagusi.